EGONALDIA

Orri honetan, festibaletik hurbil dauden hotel eta apartamentu batzuk jartzen dizkizuegu ideia batzuk izan ditzakezun.

Palms Club Hotel


Hotel hau festibaletik oso gertu dago, 15 minitutara oinez, Palm Springs Valley-en kokatuta.

Zonaldeko kalitatezko preziorik onena da, garbiketa eta kafetegia bezalako zerbitzuak eskaintzen baititu.

Bi pertsoneko logelak gau bakoitza 250€ euro dira, baina gurekin festibaleko sarrerak hartzen badituzu, %30-ko deskontua izango duzu, izugarrizko ganga da!!

East Line Hotel


Hotel hau festibaletik gertuen dagoen hotela da, 10 minitutara oinez eta denda eta jantoki asko hotelaren inguruan

Garbiketa eta kafetegia bezalako zerbitzuak eskaintzeaz aparte, igerileku handia dauka aire librean eta gimnasioa sotoan.

Bi pertsoneko logelak gau bakoitza 400€ euro dira, baina gurekin festibaleko sarrerak hartzen badituzu, %15-ko deskontua izango duzu, aprobetxatu deskontua!!

Dreams Apartment


Apartamentuei dagokionez, Dreams Apartment gomendatzen dugu. Festibaletik gertu, denda eta jantokien inguruan kokatuta eta zonalde lasaian dago.

Apartamentu honek ohe bikoitzeko 5 logela eskaintzen ditu, joku-sala bat eta igerileku izugarria.

Apartamentua 600€/gauero balio du, baina gurekin festibaleko sarrerak hartzen badituzu, %50-ko deskontua izango duzu, benetan galduko duzu deskontu hau??